Hemeroteka

2022-11-03

Booktuberboom_+ hirugarren atala: TikTok erabiltzailearen gida!

Booktuberboom_+ Youtubeko saioaren hirugarren eta azken atal honetan, TikTok sare sozialak literaturarekin eta liburuekin lotuta ematen dituen aukerak eta egin daitezkeen challenge ezberdinen zenbait adibide aurkeztu dira.

 

Booktuberboom_+ lehiaketa abian da eta, honekin batera, Booktuberboom_+ youtube saioa edo ikus-entzunezko kedada birtualak antolatu dira hirugarren urtez jarraian. Youtuben, hainbat ataletan, liburuei buruz mintzatzeko eta literatura partekatzeko saioa egongo da ikusgai , ikus-entzunezko gazteentzako podcast formatuaren tankeran.

Sutan Bang euskarazko ikus-entzunezko edukia sortzen duen kolektiboa eta haien Eskuartean (literatur atala) saioko kolaboratzaileekin batera antolatu du Galtzagorri Elkarteak hiru astez jarraian Youtubera igo den programa. Ondoren, material hori sare sozialetan partekatzeaz gain, ikastetxeekin ere partekatu da. Honela, bigarren hezkuntzako ikastetxeetan eskola orduetan 10 minutuko iraupena duten atalak jarri ahal izango dituzte, literaturaz era informal batean hizketaldi bat abiatzeko. Irakurketa liburuetan egoteaz gain, irakurleen ahotan ere gauzatzen delako.

Zeren zain zaude zuk ere euskal literaturarekin loturiko eduki eta erronkak zure sare sozialetan partekatzeko?

Aurreko urteetako Booktube Youtube saioak ere ikusgai daude, Haul! Challenge eta elkarrizketa interesgarri askorekin: 2021 eta 2020.

Booktuberboom Youtube kanala, hemen!