Hemeroteka

2026-01-19

Bitartekaritza ikastaroaren izen-emate epea luzatu dugu

Haur eta gazte literaturaren bitartekaritza ardatz duen Haur eta gazte literatura: bitartekaritzaren praktikak eta estrategiak ikastaroaren bigarren edizioaren izen-ematea otsailaren 13ra arte zabaldu dugu. 

Ikastaroari ekingo diogu martxoaren 4an eta ekainaren 17an bukatuko da. Asteazken arratsaldetan izango da, 17:00etatik 20:00etara. Nobedade handia da Bilbon egingo dugula, Euskadiko Artxibo Historikoaren egoitzan, hirigunean. 

Liburuzaina bazara, irakasle, sortzailea, edota haur eta gazte literaturan interesa baduzu, ez zara damutuko, aurten ere puntako ikastaroa antolatu dugu! Aurretik egin baduzu ere, ikastaroa aldatzen dugu urtero; oraingoan, bereziki.

Kanpotik datozen bitartekaritzan erreferenteak diren adituak ekarriko dirtugu, hala nola:

  • Freddy Gonçalves: gazte literaturaren bitartekaritzan aditua eta Pez Linterna blogaren sortzailea
  • Piu Martinez: irudia eta elementu grafikoen irakurketari buruzko jakintza infinitua du; bitartelarien maistra eta editorea da, besteak beste
  • Maria Pousa: eskola liburutegien gaineko aholkularia da Galiziako gobernuan; gaiari buruzko jakintsua
  • Anna Juan Cantavella: HGLren eremuan bitartekaritza zer den eta nola jorratzen den ezin hobeto azaltzen duen antropoloa, bitartekaria eta unibertsitateko irakaslea

Eta bertako punta-puntako bitartekariak:

  • Ziortza Onaindia: Iurretako bibliotekako arduraduna; bizi-bizirik dagoen biblioteka da
  • David Bilbao: DBH eta Batxillergoko hizkuntza irakasle apasionatua; irakurle amorratua, eta bitartekaria
  • Idoia Alustiza: DBH eta Batxillergoko hizkuntza irakasle apasionatua; irakurle amorratua eta bitartekaria
  • Juan Kruz Igerabide: idazlea, irakaslea, itzultzailea eta haurren mundua ezin hobeto ezagutzen duen jakintsua
  • Yolanda Arrieta: idazlea eta bitartekaria; ahozkotasunaren maistra
  • Miren Agur Meabe: idazlea eta itzultzailea; helduentzat idazten du, haurrentzat eta gazteentzat ere bai
  • Eider Perez: sortzaile adjektiboaren barruan kabitzen dena da; aktorea, poeta, bitartekaria, artista
  • Leire Bilbao: poeta da, ez du haurren hizkuntza ahaztu
  • Peru Magdalena: artista da, integrala: lo kantak edo haikuak, poesiaren bitartekaritza maisuki egiten du
  • Saroa Bikandi: artista eta bitartekaria da; samurtasuna gorpuzten du, poesiaren bitartekaritza maisuki egiten du; haur txikiekin ere, maistra
  • Karla Fernandez de Ganboa: EHUko irakaslea da, albumari buruz ia-ia dena daki eta badaki besteon begiak bereak ikusten dutena trebatzen
  • Maite Gurrutxaga: ilustratzailea; margoekin eta marrekin idazten duen horietakoa
  • Maite Caballero: ilustratzailea da, eta komikigile aparta; istorioak fanzineetan ere kontatzen ditu
  • Paula Estévez: ilustratzailea da, eta komikigile aparta; musikaria ere bada; artista da
  • Mireia Delgado: bitartekaria da, haurren eta gazteen mundua ezagutzen du eta literaturarena ere bai: jakintsua da ikasi duelako eta jakintsua da sentitzen dakielako

Deialdiak ikastaroaren xehetasunak jasotzen ditu eta izena emateko honako formulariora jo dezakezue. 

Animatu!