Prest dugu IKUSI MIKUSI Festibalaren seigarren edizioa. Urriaren 9an eta 10ean egingo dugu eta beti bezala Sarako herri osoa hartuko du. Gaia hauxe izango da: “ZERK IRRIARAZTEN ZAITU?”. Urriaren 9an, ostiralean, aurrekoetan bezala, Eskolaren Eguna izango da eta ikastetxeek izena eman dezakete maiatzaren 26ko goizeko 8:00etatik aurrera.
Hemen eman beharreko pausuak:
Izena emateko garaian ikuskizun batean izena ematea derrigorrezkoa da: 6€ / ikasleka.
2. ETAPA - GAINERAKO ANIMAZIOEN IZEN-EMATEA
Behin 1.000 ikasleko muga beteta, tailerren izen-emateak irekiko ditugu. Ekintza horiek dohainik izanen dira, baina izen-ematea derrigorrezkoa izanen da.
Lekuak mugatuak dira, beraz, animatu eta ahalik eta azkarren eman izena!