Hemeroteka


Elkarbanatu
2025-10-22

Behinolaren berri emango dugu Irudikan

Euskal Irudigileak antolatutako Irudika topaketan, Nazioarteko Ilustrazio Topaketa Profesionalean, parte hartuko dugu lehenengo aldiz. Hain zuzen, Behinola aldizkariko koordinatzaile Miriam Lukik Editatzeko beste modu bat: haurrentzako aldizkariak eta ilustrazioak mahainguruan arituko da. Mahai-inguruan honako beste partehartzaileak izango dira: Johana Xveiková - Raketa online (Txekiako Errepublika), Elizabeth Casillas - Cactus aldizkaria (Euskal Herria) eta Elizabeth Haidle - Illustroria (Estatu Batuak). Aldizkarietako ordezkari bakoitzak berea zertan datzan azalduko du lehenengo eta solasaldia egingo dute.

Saioa urriaren 24ean, 09:00etan izango da Artium museoan, Gasteizen. Han ireki dituzte gaur Irudika topaketaren ateak. Irudikan nazioarteko eragile asko elkartuko dira ilustrazioaz jarduteko. Ilustratzaileak, argitaldariak, aldizkari egileak eta abar. Horrez gain, hitzordu profesionalak egingo dituzte eta elkar ezagutzeko zenbait une programatu dituzte.