Hemeroteka


Elkarbanatu
2023-01-10

Atera dira Etxepare sariaren oinarriak

Etxepare sarien oinarriak atera dira jada. Nafarroako 22 toki entitatek antolatzen dute saria haien euskara zerbitzuen bitartez. Euskarazko albumen lehiaketa da, hain zuzen haurrei zuzendutako albumak sortzeko lehiaketa. Saria 5.000 eurokoa da eta albuma Pamiela argitaletxeak argitaratuko du udazkenean. Lanak entregatzeko epea maiatzaren 5ean itxiko dute. 

Galtzagorri elkarteak urtarrilean, Iruñean, antolatu ohi duen Biko-Teka tailerretik atera dira Etxepare saria irabazi duten album gehienak. Biko-Tekan ilustratzaile bat idazle batekin lanean jartzen dugu eta helburua album bat sortzea da.