12-18 urte bitarteko gazteek 2026ko azaroaren 20ra arte denbora izango dute liburuak irakurri, bat aukeratu eta horri buruzko gomendioa Liburu hari boom lehiaketara bidaltzeko.
Oraindik ezagutzen ez dutenenentzat, hona lehiaketaren berezitasuna:
Gazteek liburuak nahieran gomendatzeko aukera izango dute. Hau da, haiek hautatuko dute zein gomendio mota egin nahi duten: idatzia, ilustratua, antzeztua, audio bidezkoa, bideo bidezkoa… Zehaztapen guztiak, webguneko OINARRIAK atalean eskuragarri daude jada.
Parte hartzeko bete beharreko FORMULARIOA
Lehiaketa 2025 ean jarri genuen martxan eta, 87 lan jaso genituen. Irabazleen lanak ikusgai daude Liburu hari boom webgunean.