Zabaldu egin dugu Haur eta Gazte Literatura Eskolan ikastaroaren izen-ematea egiteko epea; abenduaren 11ra arte irekita egongo da.
HGL Eskolan ikastaroa
Zertan datza?
Mariasun Landa, Juan Kruz Igerabide, Intza Alkain eta Maite Gurrutxaga dira, besteren artean, Haur eta Gazte Literatura Eskolan ikastaroko irakasleak. Euskarazko haur eta gazte literaturaren historia, ezaugarri soziolinguistikoak, kanona, irakurzaletasuna sustatzeko teoriak eta praktikak eta generoak (ahozkoa, poesia, narratiba eta antzerkia) dira ikastaroaren mamiaren ardatzak. Irakasleak akademiatik edo sormenaren esparrutik datoz, puntakoak. Eta ikastaroari Eskolan hori ezarri diogun arren, ez da bakarrik hezkuntzaren eremuan lanean edo trebatzen ari direnentzat. Ikastaroa haurren eta gazteen inguruan dagoen eta literatura maite duen orori zuzendutakoa da.
Ikastaroa Gasteizen egingo dugu urtarriletik apirilera hamabost astez, hamabost saio. Asteazkenez aritzen gara Gasteizko Irakasle Eskolan (17:00etatik 20:00etara). Izan ere, EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailarekin batera antolatzen dugu, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak diruz lagundua. Galtzagorriren aldetik Miriam Luki Albisua eta EHUren aldetik Karla Fernandez de Gamboa Vazquez dira koordinatzaileak eta arduradun akademikoak. Ikastaroa Unibertsitate Hedakuntza Ikastaro gisa homologatua da eta 65 kredituren baliokidea da. Horrez gain, berariaz sortu dugun haur eta gazte literatura liburutegiaz gozatu ahalko dute ikasleek.
Hemen deialdia informazio guztiarekin.
Hemen izena emateko formularioa klik batean.
Animatu!