Hemeroteka

2023-05-24

2023ko IKUSI MIKUSIn eskolen egunean oraindik badira plaza libreak!

Dakizuen bezala, IKUSI MIKUSI azokaren hirugarren edizioa egingo dugu urriaren 20an eta 21ean, Saran. Ostiralean, aurrekoetan bezala, Eskolaren Eguna izango da eta ikastetxeek izena eman dezakete ekainaren 30era arte.

Azokako espazioa, jarduerak eta ikuskizunak haurrei nahiz gaztetxoei zuzendutakoak izango dira. Euskal lurralde guztietako literatura arloko profesionalak bertan izango dira: argitaletxeak, idazleak, ilustratzaileak, liburu-saltzaileak, bibliotekariak, ipuin kontalariak eta artistak. Hala, Eskola Egunean ikasleek euskaraz idatzitako liburuak, idazleak eta ilustratzaileak ezagutzeko aukera izango dute eta ikuskizunekin, tailerrekin nahiz sortzaileen aurkezpenekin gozatuko dute.

Eskola Egunean ikastetxeetako 3-12 eta 12-16 urte bitarteko haurrak zein gaztetxoak gonbidatu nahi ditugu antolatu ditugun ekintza horietan guztietan parte har dezaten.

11 urte gorako tailerretan eta "GORRI" ikuskizunean azken plaza libreak geratzen dira, beraz, ez egin zalantza eta eman izena!

Hemen eman beharreko pausuak:

IKUSI MIKUSIren webaren izen-emate atalean sartzean “A la une” sakatu, hor dago ikuskizunen zerrenda. Bat aukeratzean eta aurrera egitean, parte-hartzaileak jarri behar dira, eta hor jarri behar da ikastetxearen izena, eta gero “Copier les informations saisies pour tous les participants suivants” emanHau da, izen-ematea errazteko «Participants» eremuan ikastetxearen izena bakarrik idatzi behar da eta «kopiatu» laukia markatu.

Zalantza baduzue jarri gurekin harremanetan: ikusimikusi@gmail.com

Eskolen eguneko txosten didaktiko