Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-09-05

2022-2023 Liburu Gaztea Booktrailer lehiaketa hastera doa!

Martxan da 2022-2023 ikasturteko Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketa! 

Aurtengo ikasturtean, gainera, zenbait berrikuntzarekin gatoz! Lehenengoa eta garrantzitsuena: aurten Gipuzkoako gazteez gain, Bizkaiakoek ere parte hartzeko aukera izango dute. Laster izango duzue eskura web orri berria ere, erabiltzen errazagoa izango dena eta edizio berriaren beharretara egokituko dena!

Irailaren 23an amaituko da 2022-2023 ikasturteko Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan Ikastetxeen kategorian izena emateko epea.

Ikasturte honetan ere parte hartzaileek Galtzagorrik proposatutako liburu bat irakurri eta horri buruzko book trailerra egin beharko dute 2023ko martxoaren 3a baino lehen. Bi eratara aurkeztu daiteke: norbanakoka edo ikastetxearen bitartez.

Ikastetxeen kategorian derrigorrezkoa da izena ematea. Irakaslea bazara, animatu zure ikasleak parte hartzera. Gaztea bazara, animatu zu zeu! Irakurri, sakatu rec eta parte hartu!

Norbanakoen kategorian gazte irakurlea bazara, zure kasa aurkeztu zaitezke. Nahikoa da book trailerra azken eguna baino lehen bidaltzearekin. Ausartuko al zara?

Galatzagorrik Gipuzkoako Foru Aldundiearkin  antolatzen duen lehiaketa honek 11. edizioa du jada eta aurten, lehenengo aldiz, Bizkaian ere antolatuko da Bizkaiako Foru Aldundiaren Laguntzaz. Horrez gain, Irakasleentzat Book Trailer Lantegiak ere prestatu ditugu! Lantegiak parte hartzeko izena ematen duten ikastetxeetako irakasleei eskainiko dizkiegu. Urrian egingo dira prestakuntza saio praktikoak. Saioetan book trailerrak egiteko klabeak eskuratu eta edizio teknikan trebatzeko aukera izango dute irakasleek. Era berean, Youtuben bideo tutoriala ikusteko aukera ere baduzue. 

Azkenik, jarraian dituzue Liburu Gaztea Batzordeak, iaz euskaraz argitaratu zen guztia irakurri ondoren, aukeratu dituen aurtengo irakurgaiak. Hona hautatutako liburuak:

Horiez gain, ezinbestekoen zerrendatik ere aukeratu ahalko duzue irakurgaia. Zerrenda horretan bildu dituzte hainbat literatura adituk, euskaraz, gazteentzat, orain arte argitaratu diren liburu gomendagarrienak.

Lehiaketaren OINARRIAK.

Jarraian duzue Spota! Aurreko ikasturteko Axular ikastetxeko DBH3-4ko ikasleek egindakoa! 

 

Book Trailer Lehiaketa, ikasturtea arintzeko irakurgaiekin egin daitekeen lanketa eta jolas aproposa bilakatu dezakezue, beraz, animatu zaitezte!