Publicaciones

Liburuaren irudia

Título: Ongi etorri etxera, Kastore!

Escritor: Magnus Weightman

Ilustrador: Magnus Weightman

Traductor: Ihintza Elsenaar (Bakun)

Editorial: Ttarttalo

Año: 2018

Número de páginas: 36

Edad: 4tik gora


Resumen:

Testu gutxiko album ilustratua da, eta egitura bera errepikatzen da orri guztietan: “Kastore, zure etxea al da…? Ez, Akita, hori …. –en bizilekua da”. Gaia nozioak dira; hain zuzen hainbat animaliaren izena eta bizilekua. Tonua hezitzailea da, umoretsua eta patxadatsua.

Kastore jauna abenturarako grinaz dago. Bere kanoatxoan abiatzen da ibaian behera, mundua ezagutzeko asmoz. Etxe ingurutik bakarrik ateratzen den lehenbiziko aldia da, eta hiri handira iristen denean kezka sartzen zaio: nola aurkituko dut etxerako bidea? Eskerrak Akita txakur abenturazalearekin topo egiten duen! Berak agintzen dio lagunduko diola etxea aurkitzen, eta elkarrekin mundu osoan barna bidaiatzen dute Akitaren globoan, lurralde eta bizileku desberdinak ezagutuz. Munduari buelta eman ondoren (azken orrialdean ikusten dugu, mapa gainean, egin duten ibilbide osoa), azkenean iristen dira Kastore jaunaren etxera, eta familiak ongi-etorri handia egiten diete, mahai baten bueltan.

Testuak laguntzen du pittin bat irakurlea istorioan kokatzen, baina pisu guztia ilustrazioek hartzen dute album honetan. Ilustrazioek orri osoak hartzen dituzte. Detaile askokoak dira, ingurune natural desberdinetara hurbiltzen gaituzte, errealitatea eta fantasia uztartuz: inguruneak errealak dira, animalien bizilekuak fantasia. Hainbeste detaile daude irudietan, beste istorio pila kontatzen direla, eurekin bakarrik, orrialde guztietan.


Ongi etorri etxera, Kastore!