Publicaciones

Liburuaren irudia

Título: Eguzki sistema

Escritor: Rosie Dickins

Ilustrador: Carmen Saldana

Traductor: Maddalen Arzallus Antia

Editorial: Ttarttalo

Año: 2023

Número de páginas: 16

Edad: 8tik gora


Resumen:

Dibulgazio liburua da, Eguzki-sistemaren inguruko hainbat datu ematen dizkiguna. Liburua leihatilez baliatzen da, protagonismo garrantzitsua dutelarik.

Liburuaren hasieran Eguzki-sistemaren inguruko laburpena egiten da eta hortik aurrera planeta bakoitzari orrialde bat edo bi eskaintzen zaizkio. Planeta bakoitzaren hainbat informazio eta bitxikeria azaltzen zaizkigu, eta horretarako guztiz garrantzizkoak dira liburu osoan zehar erabilitako leihatilatxoak. Gainera, ematen den informazioa modu laburrean eta esaldi ez oso luzeetan aurkezten da. Informazio espezifikoa eskaintzen duen fitxa bat ere badago: tamaina, ea ilargirik baduen, eguzkirainoko distantzia, planetaren izenaren jatorria eta urte batek zenbat irauten duen. Orri bakoitzean ere estralurtar bat topatuko dugu, datu bitxiak eta planetaren inguruko informazio gehigarria ematen diguna.

Liburuaren amaieran Eguzki-sistematik haragoko entitateen datuak ematen dira: hurrengo izarra, Esnebidea...

Ilustrazioen zeregina liburuan ezinbestekoa da, liburuaren zehar ematen den informazioa barneratzeko ezinbestekoak dira. Kolore biziak erabiltzen dira eta orrialde osoa hartzen dute. Horrez gain, agertzen diren irudi batzuk egiantzekoak dira, adibidez planetak irudikatzen direnean, eta beste batzuk xumeagoak, estralurtarrak edota pertsonak irudikatzeko orduan adibidez.


Eguzki sistema