Haur eta Gazte Literatura Eskolan (HGL Eskolan) ikastaroaren bosgarren edizioa egingo dugu 2024ko urtarrila eta apirila bitartean. Izena emateko epea ireki dugu eta zabalik egongo da abenduaren 1a arte. Datorren edizioa Gazteizeko EHUko kanpusean egingo dugu berriro ere, Kirol eta Hezkuntza fakultatean, asteazkenero, 17:00etatik 20:00etara.
Hurrengo edizioa aurrekoen ildotik joango da. Lau bloketan banatu dugu: historia, testuingurua eta generoak non bi bloke dauden, ahozkoa eta genero ikonografikoak. Hamabost saio hartuko ditu ikastaroak, eta aditu zein aritu izango dira iraskasle. Juan Kruz Igerabide, Mariasun Landa eta Maite Gurrutxaga daude sortzaileen artean, ahozko sortzaileen artean Mireia Delgado eta Intza Alkain, eta haiekin batera akademiako zenbait irakasleren ikuspegiak. Saioak teorikoak eta praktikoak dira. Bloke bakoitzeko lan bat egiten da, irakasle konkretu batek eskatzen duena eta lau ordu ez-presentzialei dagokiena.
Iazko edizioan liburutegi bat sortu genuen ikastaroa egin bitartean maileguan har daitezkeen obrekin. Bosgarren ediziorako bigarren liburutegi-kutxa bat liburuz bete dugu. Aurreko edizioko ikasleek astero mailegatu zituzten liburuak.
Orain arteko edizioetan parte hartu dutenen ofizioen artean irakaskuntza nabarmendu da —ziklo guztietakoak—, ikastaroa egin dute baita ere: ipuin kontalariek, liburuzainek, ilustratzaileek, editoreek, idazleek edota bertsolariek. Euskarazko haur eta gazte literaturaz, eta HGLz oro har gehiago jakiteko gosea duten guztientzat zabalik dagoen ikastaroa da.
EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailaren batera antolatzen dugu eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Politikarako Sailburuordetzak diruz laguntzen digu.
Hemen duzue programa eta izena emateko informazio orokorra jasotzen duen dokumentua.