Hemeroteka

2024-01-25

Liburu Gaztea booktrailer lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago

Liburu Gaztea Booktrailer Lehiaketa azken txanpan sartzen hasia da. Dagoeneko hasi gara zenbait ikastetxetako ikasle talde batzuen bideoak jasotzen. Ikastetxe bezala izena eman zenuten horien artean bazabiltzate, beraz, animo!

Aldiz, lehiaketan izenik eman ez baduzu, gogoan izan NORBANAKOEN KATEGORIAN parte hartu daitekeela. Beraz, animatu 12-16 urte bitarteko ikasleak gure ezinbestekoen zerrendako liburu bat irakurri, gidoia prestatu eta booktrailer bat egitera. Ez ahaztu gure web orriko formularioa betetzea ezinbestekoa dela!

Informazio guztia webgunean bertan topatu daiteke: https://www.ibbygaltzagorri.eus/liburu-gaztea/2023-2024/

Martxoaren 3a izango da parte hartzeko azken eguna. Egun horretatik aurrera, epaimahaikideek booktrailerrak aztertuko dituzte eta maiatza erdialdean jakinaraziko dute haien erabakia.

Norbanakoka aurkezten diren gazteen artean honako SARI hauek banatuko dira:

- EPAIMAHAIAREN SARIA: E-reader bat, bloger bat izateko set-a (tripodea, foko eta mikroarekin) eta 150 euroko bonua liburu eta diskoetan gastatzeko.

- PUBLIKOAREN SARIA: Escape room baterako pasea 4/5 pertsonentzat eta 100 euroko bonua liburu eta diskoetan gastatzeko. Sari hori publiko zabalak erabakiko du APIRILAREN 1etik 30eko eguerdiko 12:00ak bitarte zabalduko den BOZKATU atalean botoa emanez.

Bozketan parte hartzen dutenen artean, urtero bezala, e-reader bat zozkatuko da.

Animatu eta parte hartu!