Azaroaren 25etik abenduaren 1era Gasteizeko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean eta abenduaren 2tik 5era Kanpezuko Herri Liburutegian izango gara, Galtzagorri elkartearen literatura areto berriena aurkezten. Bi herri horiekin amaiera emango diogu, aurtengoz, Atxondoko eta Gernika-Lumoko Udal Liburutegietan hasitako zirkuituari.
2017tik Gipuzkoan bertako Aldundiari esker eskaintzen zen Literatura aretoen Zirkuitua EAE osora zabaltzea lortu dugu 2025ean Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzaren Liburutegi Zerbitzuaren laguntzaz. Horretarako, Galtzagorri elkartean sortutako azken literatura aretoa hautatu dugu, Shhhhuuumendia hitzik gabeko liburuen eztanda izenekoa. Urtero errepikatzeko bokazioz jaio den Zirkuitu horren lehen egitaraurako, Galtzagorri elkartearen literatura areto berriena eta arrakastatsuenetakoa hautatu dugu. Hitzik gabeko albumak ditu ardatz eta scape room edo ihes-gela baten jolasteko era eskaintzen du.
Liburutegi bakoitzean hamarna saio gidatu eskaintzen dizkiegu 8-12 urte bitarteko haur taldeei. Hala, 2025a amaitzerako egitasmoa 1.000 haur inguruk ezagutzea aurreikusten dugu.