Martxan da 2026-2027 Liburu Gaztea booktrailer lehiaketa! Orain, norbanakoen txanda!
12 eta 16 urte bitarteko gazteek ikastetxetik kanpo ere parte har dezakete Liburu Gaztea booktrailer lehiaketan. Aukeratu aurtengo proposamenen artean liburu bat, eta egin zure booktrailerrik onena!
Ikasturte honetako Liburu Gaztea booktrailer lehiaketa martxan da dagoeneko ikastetxeetan. Guztira, 37 ikastetxek eman dute izena: Gipuzkoako 22k eta Bizkaiko 15ek.
Baina lehiaketak badu beste aukera bat ere: norbanakoen kategoria. Beraz, ikastetxearen bidez parte hartu gabe ere, 12 eta 16 urte bitarteko gazte guztiek badute erronkari ekiteko aukera.
Nola parte hartu?
Oso erraza da:
- Aukeratu liburu bat. 2025ean hautaketa batzordeak aukeratutako liburuetako bat edo Liburu Gaztea webguneko ezinbestekoen zerrendako liburu bat izan daiteke.
- Irakurri eta pentsatu zure booktrailerraren ideia.
- Prestatu gidoia eta eman forma zure proposamenari.
- Grabatu booktrailerraren bideoa eta bidali lehiaketara.
Aukeratu gustuko duzun liburu bat, utzi irudimenari hegan egiten eta erakutsi beste gazteei zergatik merezi duen irakurtzea. Zein izango da zure booktrailerraren ideia?
Animatu eta parte hartu!