Liburu Gaztea booktrailer lehiaketa martxan da: norbanakoen txanda iritsi da!

2026-11-17

2026-2027 ikasturteko Liburu Gaztea booktrailer lehiaketa abian da, eta ikastetxeetako ikasleak dagoeneko liburuak irakurri eta haien inguruko sorkuntza-lanak prestatzen ari dira. Orain, norbanakoen kategorian parte hartu nahi duten gazteen txanda da!

Ikastetxearen bidez lehiaketan izena eman ez baduzu ere, baduzu parte hartzeko aukera. 12 eta 16 urte bitarteko gaztea bazara, norbanakoen kategorian aurkez zaitezke, bakarka edo lagunekin. Horretarako, Galtzagorrik proposatutako liburuetako bat edo ezinbestekoen zerrendako bat aukeratu, irakurri eta haren inguruko booktrailer bat sortu besterik ez duzu egin behar. Irakurri, irudimena martxan jarri eta sakatu REC!

Gogoratu, norbanakoen kategorian ez dela aurretik izena eman behar, baina zure lana lehiaketara bidaltzea ezinbestekoa dela. Webguneko formularioaren bidez aurkez dezakezu, baita TikTok bidez ere; azken kasu horretan, webguneko parte-hartze formularioa ere bete beharko duzu.

Martxoaren 3a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Hortik aurrera, epaimahaiak jasotako lanak aztertuko ditu, eta publikoak ere bere booktrailer gogokoena aukeratzeko aukera izango du: apirilaren 1etik 30era bitartean egongo da bozketa zabalik, webguneko BOZKATU atalean.

Eta zer sari daude jokoan?

Norbanakoen kategorian, bi sari mota banatuko dira:

  • EPAIMAHAIAREN SARIA: e-reader bat, vlogger kit bat (tripodea, fokua eta mikrofonoa) eta 150 euroko bonua, liburu eta diskoetan gastatzeko. Taldean aurkeztutako lanen kasuan, abentura-txangoa izango da saria.

  • PUBLIKOAREN SARIA: escape room baterako pasea eta 100 euroko bonua, liburu eta diskoetan gastatzeko.

Gainera, bozketan parte hartzen duten pertsonen artean e-reader bana zozkatuko da Bizkaian eta Gipuzkoan.

Beraz, oraindik garaiz zabiltza! Aukeratu liburu bat, asmatu istorioa kontatzeko modu original bat eta erakutsi zure sormena kameraren aurrean.

Animatu, irakurri eta parte hartu Liburu Gaztea lehiaketan!

Informazio guztia, aurtengo irakurgaiak, lehiaketaren oinarriak eta lanak bidaltzeko jarraibideak hemen dituzu:

https://www.ibbygaltzagorri.eus/liburu-gaztea/2026-2027/zer-da-liburu-gaztea/oinarriak