Haur eta Gazte Literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpen lan onenak saritzeko helburua du Vitoria-Gasteiz itzulpen-sariak. 2026ko deialdia abian da dagoeneko eta lanak aurkezteko epea apirilaren 21ean, hau barne, amaituko da.
Bi kategoria saritzen ditu lehiaketak: Haur Literaturaren alorrean, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako egindako euskarazko itzulpen hoberena 9.000 eurorekin saritzen du batetik; bestetik, beste 9.000 eurorekin sarituko du 13 eta 18 urte bitarteko gazteentzako literatura lan baten euskarazko itzulpen lanik hoberena.
Sari hau 2002az geroztik antolatzen du Gasteizko Euskara Zerbitzuak eta orotara, 48 lan saritu ditu. Bi xede ditu: haur eta gazteen irakurtzeko zaletasuna sustatu eta itzultzaileen lana balioestea eta aitortzea.
2026ko edizioari buruzko informazio guztia hemen aurki daiteke.