Vitoria-Gasteiz itzulpen sarien 2024ko deialdia eta oinarriak argitaratu ditu Gasteizko Udalak, ALHAOn.
Maiatzaren 21era arte zabalik egongo da Vitoria-Gasteiz Itzulpen Sarietan lanak aurkezteko epea. Sariok 2002an sortu ziren, Udaleko Euskara Zerbitzuaren ekimenez, eta haur eta gazte literaturari (HGL) espresuki aitortza egiten dion euskal itzulpen sari bakarra da.
Lanak aurkezteko, eskabidea prestatu beharko da eta, horrez gain, itzulitako lanaren eta jatorrizkoaren ale bana aurkeztu beharko dira.
Kategoria hauetan banatuko dira sariak:
Honako hauek izango dira aurkezteko betebeharrak:
Eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Gasteizko Udalaren herritarrei laguntzeko bulegoetan, edo posta arrunt bidez helbide honetara bidaliz: Euskara Zerbitzua. Frai Zacarias Martinez kalea, 2. 01001. Vitoria-Gasteiz.
Sarituei jakinarazteaz gain, ALHAON argitaratuko da epaimahiaren erabakia, azaroaren 18a baino lehen. Udalak horretarako antolatuko duen ekitaldi ofizialaren ondoren ordainduko zaizkie sariak irabazle gertatu diren itzultzaileei.