Hemeroteka


Compartir
2023-07-20

Udan ere literaturaz gozatzeko aukera

Uztailak uda betean sartu gaitu, eta liburuz betetako udaldia eskaini digu beste behin ere. Oporrak dituenarentzat eta lanean segitzen duenarentzat bidaiatzeko, eta, abentura eta emozio berriak bizitzeko aukera paregabea eskaintzen digu literaturak. Baina nondik hasi? Erantzunik ez baduzu, gure webguneko Dokumentazio gunean bildu ditugun Irakurketa Gidak kontsultatu dezakezu!

Gazte irakurlea bazara, ez ahaztu martxan dugula Booktuberboom egitasmoaren zazpigarren edizioa: 14-18 urte bitarteko gaztea bazara, liburu bat irakurri, honi buruz esateko duzunaren gidoitxo bat prestatu, kamera piztu, grabatu eta zure iruzkina YouTuben, TikToken edo Instagramen zintzilikatu. Eta azkenik, Booktuberboom blogean parte-hartze orria bete! Hemen dituzu irakurgai eta komikien proposamenak. Mendian edo hondartzan zaudela, eraman liburua eta bidali zure bideoa!

Liburu Gaztea lehiaketarako ere baditugu 2023-2024 ikasturteko liburu hautatuak. Lotura honetan aurkituko dituzu.

Ezin aipatu gabe utzi Gonagorri podcasta, Galtzagorriren soinu-abentura. Haur eta gazte literaturako gai zehatz baten harira sortutakoak dira. Hemen aurkituko dituzu orain arte zabaldutakoak (Spotify, iVOOX eta Baleafunken ere entzun ditzakezu!).

Bilatu gustuko duzuna eta gozatu litaraturaz, gozatu udaz!