Zerria (Erein, 2022) lanagatik jasoko du Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Saria, gaur eman dute jakitera. Iaz argitaratutako liburuaren honako ezaugarriak nabarmendu ditu epaimahaiak: «Narrazioaren kalitate aparta» eta «irakurlearen kontzientzia, memoria eta oraina astintzeko eta hunkitzeko erabilitako abilezia». Zerria lanaren «ahalmen desafiatzailea» ere azpimarratu dute. Halaber, idazleak lana «deskribapen hipnotikoz» jantzi eta gizatasunari buruz idazteko modua goratu dute. «Patxi Zubizarretak, bere leuntasunarekin eta idazkera dotorearekin, ederki lortzen du zaurian edertasuna aurkitzea. Haurrentzako literatura harribitxi bihurtzen du hala», gehitu dute.
Beste sari askoren artean, lau Euskadi Sari jaso ditu honezkero idazle ordiziarrak eta IBBYko Ohorezko Zerrendan egon dira bere lanak 2020an eta 2007an eta euskarazko haur eta gazte literaturaren ahots nabarmenetakoa da.
Bejoindezula Patxi, zorionak!
Argazkia: Raul Bogajo CC BY-SA 2.0