Hemeroteka


Compartir
2023-09-05

Nafarroako Komikiaren XIV. Azoka egiten ari dira

Abian da Iruñean eta Lizarran Nafarroako Komikiaren XIV. Azoka. Irailaren 1ean hasi eta 24an amaituko dira ekintzak. Benetan osatu dute egitarau oparoa: sinadurak eta egileekin solasaldiak, masterclass-ak, erakusketak, editoreen eta sortzaileen arteko topaketa, mahainguruak, tailerrak —pop up-eko tailerra egingo du ostiralean Similiarte Estudioko Mila Garcíak—  eta larunbatean egingo duten Komikitoki, autoedizio eta bigarren eskuko komikiaren azoka, besteak beste. Programazio osoa hemen.

Nafarroako Komikiaren Saloiaren kartela Nadia Hafid-ek egin du, Hafidek komikiak sinatuko ditu ostiralean Chundarata liburu-dendan eta irakurleekin solasaldia egingo du Civivoxen.