Minaberri gazte literatura obra bat itzultzeko bekaren deialdia egin du EIZIEk. Hirugarren edizioa da, mentoretza baten bitartez nazioarteko gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskaratzeko beka da. Mentoretza CEDROren laguntzaz egingo da. Oraingoan Jürg Schubiger idazlearen Als die Welt noch jung war (1995) obra itzuli beharko du irabazleak. Schubigerrena Suitzako gazte literaturako obra handietako bat da, baita Alemaniakoa ere; dibertitzeko, jolasteko eta osatzeko obra bat da; izan ere, egileak berak kontakizunen amaiera alternatiboak proposatzen ditu edota erantzunik gabeko galderak egiten ditu. Gaztelaniaz Cuando el mundo era joven todavía titulua jarri zion Amaia Bárcenak Anayak 1998an argitaratutako itzulpenean.
Lagin bat bidali beharko du apirilaren 20ko eguerdia baino lehen; lagina antolatzaileek jarriko dute parte-hartzaileen esku. Lanak nola bidali behar diren eta bekari buruzko xehetasun guztiak EIZIEko webgunean daude.
Minaberri beka EIZIEk antolatzen du Iruñeako Udalarekin lankidetzan eta Txalaparta argitaletxearen laguntzaz