Mazokak, Gasteizen egiten duten marrazki eta ilustrazio azokak hamar urte beteko ditu aurten. Aurtengo edizioa 19an, 20an eta 21ean egingo dute Monterroso jauregian. Nolanahi ere, urteurrenaren harira antolatu dituzten ekintzen artean, "Arabako ilustrazioa: 2015-2025 mazokalariak" erakusketa irekiko dute gaur, 19:00etan, Kordoi Etxeko Areto Gotikoan.
Azokaren programazio osoa hemen duzue ikusgai.
Zorionak, Mazoka!