Joan den ekainaren 27an Aitziber Alonsok gidatutako haur eta familientzako ilustrazio tailerra antolatu genuen Donostiako San Telmo Museoan. Tailerra Galtzagorri elkartean urtero antolatzen dugun MarraziOak ilustrazio tailer intentsiboaren luzapen gisa egin dugu aurten.
Ekainaren 8tik 12ra ospatu genuen Undermounten, Axpi ilustratzailearen eta Uxue Alberdi idazlearen eskutik, XVIII. MarraziOak, "TAROTA. Arkanoetatik xehetasunetara" izenburupean. Hala, karta-sortak izan dira ilustrazio obrak sortzeko abiapuntu aurtengoan.
Hari berdinari tiraka, haurrekin ere kartak izan dira ilustrazioak sortzeko inspirazio iturria. Ederra izan da!