Hemeroteka


Compartir
2024-01-25

Mariasun Landak jasoko du BBK Gutun Zuria Saria

Gutun Zuria Letren Nazioarteko Jaialdia egingo dute otsailaren 27tik martxoaren 1ean, Azkuna Zentroan, Bilbon, eta aurtengo edizioan Mariasun Landa idazleak jasoko du BBK Gutun Zuria Saria. Otsailaren 27an emango diote saria eta, ostean, Patxi Zubizarreta idazlearekin solasaldia egingo du haur eta gazte literaturari buruz. Zorioanak, Mariasun, sariagatik!

Solasaldi hori ez da Berba dariola lelopean egingo duten letren jaialdiak aurtengo programan haur eta gazte literaturari eskainiko dion espazio bakarra. Gaztetxoi zuzendutako bi master class egongo dira: otsailaren 28an Patxi Zubizarretak Liburua: gizartea eraikitzeko adreilua hitzaldia eskainiko die DBHko ikasleei eta, martxoaren 1ean, Hélène Vignal idazleak DBHko 4. mailatik gorako nerabeei zuzendutako "Peut-on tout dire quand on ecrit pour les adolescentes?" (Esan dezakegu dena nerabeentzat idazten dugunean?) hitzaldia egingo du.