Hemeroteka


Compartir
2022-12-05

Luzatu dugu HGL Eskolan ikastaroan izena emateko epea

Tokia dago Haur eta gazte literatura eskolan ikastaro osagarrian eta epea luzatzea erabaki dugu. Abenduaren 12ra arte zabalik egongo da.  Haur eta gazte literatura interesatzen bazaizu, animatu! Euskal adituen eta arituen eskutik eskolak jaso nahi badituzu, animatu! Haurrekin eta gazteekin partekatzeko liburuak aukeratzeko irizpideak landu nahi badituzu, animatu! Ez zaizu penatuko. Juan Kruz Igerabidek liluratu egingo zaitu, Mariasun Landarekin sormen-ariketak egiteko aukera izango duzu, Yolanda Arrietarekin kontaketa-estrategiak landuko dituzu, literatur sistemaren berri emango dizu euskal editore batek, euskarazko haur eta gazte literaturaren historia jaso zuen unibertsitate irakasleak bertatik bertara kontatuko dizu historia hori, albumak zer diren eta nola erabili azalduko dizu puntaren puntan dabilen unibertsitate irakasleak, zure biografia bibliofiloa egingo duzu unibertsiatte literatura irakasle batekin batera, haurren eta gazteen emozioei begiratuko diezu psikologo baten begietatik, irakurketa planak, komikiak, ilustraziogintza, antzerkia... Haur eta gazte literaturaren ertz eta erpin guztiei erreparatzeko gonbidapena da HGL Eskolan ikastaroa. Ez ahaztu, eskolan diogunean ez dela soilik eskolan ari zaretenentzat, haur eta gazte literatura maite duzuen guztientzat baizik. Animatu!

Programa osoa ikusi nahi baduzue hemen duzue. Abenduaren 12ra arte irekita izango duzu izena emateko epea.