Hemeroteka


Compartir
2026-10-23

Liburutegiaren Egunean eskola liburutegiak aldarri

 

 

Urriaren 24an, larunbatean, Liburutegiaren Eguna ospatzen da. 1997tik ospatzen da Espainiako Estatuan, hain zuzen ere, 1992ko egun horretan deuseztatu baitzuten Sarajevoko Liburutegia. Aurtengo leloa “Profesionalik gabe, ez dago liburutegirik” da. Bibliotekariak jarri nahi ditu erdigunean, liburutegiak liburuak eta apalak baino askoz gehiago baitira. Ekimen ugari antolatu dira Euskal Herri osoko liburutegietan egun honen karira.

Liburutegiaren Eguna Eskola Liburutegiaren Eguna ere bada 2021etik. Urtero, eskoletako bibliotekei eskainitako kartela eta pregoia egiten ditu Haur eta Gazte Liburuaren Lagunak Madrilgo elkarteak. Kartela gazteleraz, euskaraz, gailegoz eta katalanez egiten dute. Aurten, Violeta Monreal izan da ilustratzailea. Pregoia Isabel Molina Llorentek egin du. Hemen deskarga daitezke biak ala biak.

Eskola liburutegiak gero eta urriagoak diren honetan, eta haietan irakasle ez diren liburuzainak gero eta gutxiago diren honetan, Liburutegiaren Egunean eskola liburutegiak gogoan izatea ezinbestekoa da.