Bertan da iraila eta Galtzagorritik liburu-gomendioen mundua astintzera gatoz Liburu hari boom lehiaketarekin.
12-18 urte bitarteko gazteek 2025eko azaroaren 24ra arte denbora izango dute liburuak irakurri, bat aukeratu eta horri buruzko gomendioa Liburu hari boom lehiaketara bidaltzeko.
Baina, zein da lehiaketaren berezitasuna?
Gazteek liburuak nahieran gomendatzeko aukera izango dute. Hau da, haiek hautatuko dute zein gomendio mota egin nahi duten: idatzia, ilustratua, antzeztua, audio bidezkoa, bideo bidezkoa Zehaztapen guztiak, webguneko OINARRIAK atalean eskuragarri daude jada eta sariak ere argitaratu ditugu!
Parte hartzeko bete beharreko FORMULARIOA
Lehiaketarekin batera, EAEko bost liburutegitan ere aurrez aurreko saioak egingo ditugu gazteak, literatura eta gazteen arteko harremanak erdigunean jarriz. 12-18 urte bitarteko gazteei irakurtzeko bide berriak zabalduko dizkiegu Galtzagorri elkartearen urteetako esperientzia eta azken ildoen ezagutza baliatuta, eta gazteen artean irakurketak partekatzeko espazioak sortuko ditugu irakurleek elkarri entzun diezaioten eta gazteek elkarri irakurketa gomendioak egin eta haiek arrazoitu ditzaten.