Hemeroteka


Compartir
2025-11-20

Liburu hari boom egitasmoa Zebrabidea saioaren azken kolaborazioan

Galtzagorri elkartetik hilean behin hurbiltzen gara Naiz Irratiaren estudiora Zebrabidea saioan gure egitasmo ezberdinen berri emateko.

Oraingoan, gure azken egitasmoari buruz hitz egitera joan gara: Liburu hari boom.

Egitasmoaren zutabe nagusi diren liburutegietako saio guztiak amaituta eta lehiaketa azken txanpara iristen ari dela bertaratu gara irratira horren guztiaren berri emateko eta proiektuaren zirrikituak arakatzeko. Bertan izan gara Izaskun Jauregi, Galtzagorri elkarteko idazkaria, Mireia Delgado, aholkulari eta saioen diseinatzailea eta Idoia Ilundain, proiektuaren koordinatzailea.

Egitasmoa 12-18 urteko bitarteko gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko, gazteen literatur bideak zabaltzeko eta partekatzeko espazio sinbolikoa eskaintzeko helburuz sortu dugu. Gehiago jakiteko entzun saioa eta zabaldu!