Galatzagorrik Gipuzkoako zein Bizkaiko Foru Aldundiekin antolatzen duen Liburu Gaztea booktrailer lehiaketaren edizio berria martxan da.
Irailaren 25ean amaituko da 2025-2026 ikasturteko Liburu Gaztea Booktrailer Lehiaketan Ikastetxeen kategorian izena emateko epea. Aurtengo ikasturtean ere parte-hartzaileek Galtzagorrik proposatutako liburu bat irakurri eta horri buruzko booktrailerra egin beharko dute 2025eko martxoaren 3a baino lehen.
Bi eratara aurkeztu daiteke: ikastetxearen bitartez edo norbanakoka.
Ikastetxeen kategorian derrigorrezkoa izango da izena ematea. Irakaslea bazara, eman izena eta animatu itzazu zure ikasleak parte hartzera (Gipuzkoako formularioa eta Bizkaiko formularioa).
Norbanakoen kategorian Gazte irakurlea bazara, norbanakoen kategorian zure kasa aurkez zaitezke. Nahikoa da booktrailerra azken eguna baino lehen bidaltzearekin. Ausartuko al zara? Irakurri, sakatu rec eta parte hartu!
Aurten ere irakasle eta ikasleentzako formakuntza saioak prestatu eta eskainiko ditu Galtzagorrik:
Azkenik, jarraian dituzue Liburu Gaztea Batzordeak, iaz euskaraz argitaratu zen guztia irakurri ondoren, aukeratu dituen aurtengo irakurgaiak. Hona hautatutako liburuak:
Horiez gain, irakurgaia ezinbestekoen zerrendatik ere aukeratu ahalko da. Zerrendan bildu ditugu hainbat literatura adituk, euskaraz, gazteentzat, orain arte argitaratu diren liburu gomendagarrienak.
Lehiaketaren OINARRIAK.