Hemeroteka


Compartir
2023-06-27

Juan Kruz Igerabide da Galtzagorri elkarteko lehendakari berria

Juan Kruz Igerabide Adunako idazle eta poeta izango da aurrerantzean Galtzagorri euskal haur eta gazte literatura elkarteko lehendakari berria. Hala, azken 5 urteetan kargu hori bete duen Amaia Hennebutte idazle, antzezle eta ilustratzailearen lekukoa hartuko du. Orain, lehendakari kargua uztea erabaki duen arren, zuzendaritzan jarraitzeko konpromisoa agertu du Hennebuttek. Galtzagorriko Zuzendaritza Batzordean beste aldaketa batzuk ere izan dira 2023ko ekainean egindako Batzar Orokorraz geroztik. Kide berri bat izango dugu batzordean, Alex Gurrutxaga hain zuzen ere, EHUko irakaslea Gasteizko Irakasle Eskolan. Bestalde, batzordea utzi du Castillo Suarezek.

Galtzagorritik eskerrak eman nahi dizkiegu batzordea utzi berri duten kideei egindako lanarengatik eta ongi etorria zuzendaritzako kide berriei eta lehendakari berriari.