Hemeroteka

2026-06-11

Joseba Larratxeren txanda da Ilustratzailearen Txokoan

Joseba Larratxe ilustratzailearen lana ikusgai egongo da Ilustratzailearen Txokoan, Aiete Kultur Etxean, iralaren 6ra arte.

Joseba Larratxe, Josevisky ezizenez ere ezaguna, Irunen jaio zen 1985ean. Donostian arkitektura ikasketak egin zituen arren, ez du inoiz arkitekto modura lan egin. Bere ibilbidearen hasieratik komikigintza izan da bere grina.

Bere ibilbide oparoan zehar, hedabide ezberdinetarako komiki zintak eta ilustrazioak sortu ditu, idazle anitzen haur eta gazte literatur lanak ilustratu ditu, Euskal Herri osoan ibili da ikastetxez ikastetxe komikigintza tailerrak eta solasaldiak ematen, komikien eta eleberri grafikoen sorkuntza lanean aritu da gidoilariekin… Hori guztia gutxi balitz, 2023an Euskadi Literatura Saria irabazi zuen, Harkaitz Cano eta Unai Iturriagarekin batera egindako “Ni ez naiz Mikel Laboa” komikiarekin, ilustrazioaren modalitatean.

Ez galdu bere lanak aurrez aurre ikusteko aukera.

https://www.donostiakultura.eus/eu/aiete/zer-berri/agenda/erakusketak/larratxe-ilustratzailearen-txokoa