Hemeroteka


Compartir
2026-03-20

Istorioekin mundua loratu, apirilaren 2an

1953an sortu zuen Ibby Jella Lepmann izeneko idazle, kazetari eta itzultzaile alemaniarrak. Nazioartean esanguratsuena den Haur eta Gazte Liburuari eskainitako erakundea da gaur egun eta besteak beste, UNESCOrekin lankidetzan aritzen da.

Erakunde honek abian jarri zituen lehenengo egitasmoetako bat izan zen Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna, zeina apirilaren 2an ospatzen den urtero, Hans Christian Andersen idazle daniarraren jaiotzaren urteurrena aitzakia hartuta.

Egun hori haurrentzako eta gazteentzako liburuen boterea aldarrikatzeko eguna izaten da mundu osoan. Ibbyk munduan zehar dituen 70etik gora atalek txandaka antolatzen dute urtero. Edizio bakoitzerako afixa, leloa eta mezua ezberdinak izaten dira.

Esaterako, 2025ean Herbehereak izan ziren Egunaren mezuaren eta irudiaren sortzaileak; badakigu jakin, 2027an, Indiak duela Haur Liburuaren Nazioarteko Egunerako mezua eta kartela egiteko ardura.

2028an nork egingo duen ez dakigu oraindik, aurtengo udan Ottawan (Kanada) egingo den Biltzarrean erabakiko baita hautagaitzak aurkezten dituzten atalen artean zeinek egingo duen.

 

Eta aurtengoa?

Aurtengoa Zipreko Elena Perikleous idazleak eta Sandra Eleftheriou ilustratzaileak egin dute.

Galtzagorrik Espainiako IBBYren parte denez, urtero kartel eta lelo hori euskarara ekarri eta Euskal Herrian  zehar zabaltzen du. Aurten, urtero lez, Iñaki Mendigurenen laguntzaz.

2026ko mezuak hala dio: “Landatu istorioak eta mundua loratuko da”. Mezua  osorik hemen. 

 

Mezua osorik irakurtzeaz gain, Haur Liburuaren Eguna probestuz, Lepmani ohore egin nahi izan zion Galtzagorriko idazkari tekniko Izaskun Jauregik Arrosa sareko irratietan hilero egiten duen kolaborazioan. Hemen entzungai.