Hemeroteka


Compartir
2026-09-03

Irakurketa Mintegian izena emateko epea zabalik dago

 

2026-2017 ikasturtean Galtzagorriko Irakurketa Mintegiko partaide izateko izen-ematea ireki dugu, eta esteka honetan zabalik egongo da irailaren 15a arte. Irakurketa Mintegian parte hartzen duten irakurleak hilean behin elkartzen dira Donostiako Haur Liburutegian. Euskaraz, 0-12 haurrei zuzenduta argitaratu den guztia irakurri eta kalitate gehien duten obrak aukeratzen dituzte —irizpideak landu, iruzkinak egin eta ezagutza trukatzen dute, bide batez—. Mintegia zer den xeheago jakin nahi baduzu hemen duzu irakurleek egin duten bideoa. Taldea Imanol Mercerok eta Larraitz Idarretak gidatzen dute.

Mintegiko kide izateko baldintza bakarra Galtzagorri elkarteko bazkide izatea da. Animatu!