Hemeroteka


Compartir
2023-05-05

Ipuin kontalaritzaz aritu gara Gonagorri berrian

Sareratu dugu Gonagorri podcastaren 18. pieza. Ipuin kontalaritzaz aritu gara oraingoan. Nola kontatu? Zer kontatu? Nondik kontatu? Gazteei zuzendutako kontalaritzaz hitz egin dugu Joxemari Carrererekin. Gozatu handia hartu dugu hari entzuten, gazteekin izan dituen esperientziak eta kontaketarako erabiltzen dituen moduak eta metodoak aletu dizkigu. Umorea ere badago. Kontaketa Lur Kortak egin digu eta gomendioa Lore Agirrezabalena da. Ilustrazioaren jantzia Concetta Probanzak egin du. 

Ea gustukoa duzuen