Hemeroteka


Compartir
2022-02-03

Ilustrazioa da Gonagorri podcastaren pieza berriaren hizpidea

Beste bat egin dugu. Poliki-poliki Gonagorri ongarritzen, ontzen eta gozatzen. Oraingoan ilustrazioaren gaia ekarri dugu eta Maite Gurrutxaga ilustratzailea izan dugu bidelagun solasaldian. Entzun, entzun eta ea amaieran hausnarketarako bideren bat ernaltzen zaizuen edo liburu zein album ilustratu bat eskuetan hartzeko gogoa, eta irudiak irakurtzen hasten zareten, gustura, irudien ertz guztien bila abiatuta. 

Kontaketa Oihana Etxegibelek egin du, hitzik gabeko album bat kontatu ahal dela erakutsita, ez zen erraza, baina egin du, hain zuzen ilustrazioak irakurrita. Amaitzeko, Lore Agirrezabalen gomendioa. 

Entzun, entzun eta... Zabaldu!