Hemeroteka


Compartir
2025-05-29

Ilustrazio zientifikoari buruzko Gonagorria egin dugu

Entzungai duzue maiatzeko Gonagorri podcasta. Oraingoan, Maddi Astigarraga ilustratzaile eta biomedikuarekin ilustrazio zientifikoa landu dugu. Astigarragak Koloretako intsektuak (Sua, 2024) liburua argitaratu du. Marrazketa gida bat eta polinizazioari buruzko ezagutza-liburua uztartzen dituen obra da. Gonagorrin zientziaren printzipioek ilustrazio mota hau zedarrituta ere, fikzioa dibulgaziorako erreminta gisa erabiltzen dutela kontatu digu. Horrez gain, marrazketa ingurunea behatzeko baliabidea dela azpimarratu du, eta, ongi eta gaizki marraztearen mugetatik harago, liburuan marrazketa bera lantzeko gonbidapena egin nahi izan duela. Ezezagun genuen mundu baten ateak zabaldu ditu eta, ilustrazio zientifikoei begiratzeko orduan, gure begiak zorrozteko aukera berriak eskaini dizkigu. 

Pieza honetan Lore Agirrezabalek gauzak zertarako balio duten jasotzen duen liburua ekarri digu, gauzek zerbaitetarako balio badute betiere. Itsaso Perezek beste ate bat ireki digu ekarri duen gomendioan. Intza Alkainek munduari bira  baten zertzelada bat aukeratu du kontaketarako, eta ez gaude seguru Intza bakarra den ala kontaketan bi Intza agertu diren. 

Albistea, ohi bezala, Concetta Probanzaren ilustrazioarekin dator eta hemendik entzuteko aukera ez badago ere, espero dugu honezkero Gonagorri Maite Larbururen Gona abestiarekin lotuko duzuela.

Ez galdu!