Galtzagorri elkartean ikasturtearekin batera martxan jartzen ditugun bi "irakurle talde" ditugu, Irakurketa Mintegia deitzen diogu 0-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako obrak irakurtzen dituen egitasmoari eta Liburu Gazte Hautaketa Batzordea 12-16 urte arteko gazteentzat liburuak irakurtzen dituen taldeari.
Bi "irakurle taldeetan" parte hartzen duten irakurleek euskaraz aurreko urtean argitaratutako guztia irakurtzen dute, eta irizpideak lantzen dituzte publikatutako guztiaren artean haurrei zein gazteei eskaintzeko obra onenak aukeratzeko.
Mintegiaren gidari-lanak egiten dituzte Imanol Mercerok eta Larraitz Idarretak, eta irailaren 20ean hasiko da. Hilean behin, larunbat goizez elkartzen dira Donostiako Haur Liburutegi Nagusian. Mintegian parte hartzeko baldintza bakarra Galtzagorriko bazkidea izatea da eta parte hartzeagatik formazio zehatzak eskaintzen ditugu. 25 irakurlerentzat tokia dago.
Liburu Gaztea Hautaketa Batzordean Galtzagorriko bazkideek parte hartu dezakete, ikastetxeak barne. Irakurleek liburu guztiak jasoko dituzte etxean eta 10 irakurlerentzat tokia dago.
Bi taldeetako irakurleek irakurritakoaren fitxak egiten dituzte eta irakurri duten hori aztertzeko erremintak jasotzen dituzte.
Mintegian izena emateko azken eguna irailaren 12a da; izen-ematea esteka honetan egin daiteke. eta Hautaketa Batzordean, irailaren 19a eta hemen eman daiteke izena.
Gehiago jakin nahi baduzu, Irakurketa Mintegiari buruz parte hartzaileen iritziekin egin genuen bideoa ikus dezakezu: