Hemeroteka

2026-03-20

IBBY Espainiak irudi eta logo berriak ditu

2028an Bartzelonan egingo den eta OEPLIk antolatuko duen IBBYren Nazioarteko Biltzarraren harira, erakundearen baitan hausnarketa eta berrikuntza prozesu bat burutu da. Haren ondorioa da 2026ko urtarriletik Haur eta Gazte Liburuaren Espainiako Erakunde ohiak IBBY Espainia izena hartu duela. Nazioarte mailan garrantzitsuena den Haur Liburuaren erakundearekin lerrokatu da modu honetan. Hots, Ibbyrekin (International Board on Books for Young People).

 

Izenaz gain, logoa eta irudia aldatu ditu Espainiako IBBYak. Web gune berria ikusi besterik ez dago. Helburua erakundearen irudi publikoa sendotu, egitura berritu eta IBBYren sortze-xedeekin bat egitea da: haur eta gazte literatura elkarrizketarako, kultur aniztasunerako, eta nazioarte mailan elkar ulermenerako tresna eta irakurketarako sarbide unibertsal gisa sustatzea, alegia.

 

Orain arteko OEPLI erakundean (Organización Española para el libro infantil y juvenil) bezala, IBBY Espainian ere euskal ordezkaritza Galtzagorri elkarteak izango du. Hori dela eta, besteak beste, Espainia mailan antolatzen diren hainbat lehiaketetan euskal hautagaiak proposatzen ditu, Espainiako hizkuntza ezberdinetako haur literaturaturetako elkarteekin harremanetan dago eta nazioartean EHGLko autoreak eta obrak ezagutarazteko hainbat ekimenetan parte hartu dezake