Hemeroteka


Compartir
2026-10-22

HGLn egiten den umoreaz aritu gara Naiz irratian

Haur eta gazte literaturan umoreak duen presentzia eta forma izan dugu hizpide Arrosa sareko irratietan hilero egiten dugun kolaborazioan. Naiz estudioan egin dugu grabaketa, Malen Frantsesenea “Zebrabidea“ saioa gidatzen duen kazetariaren laguntzarekin. Juan Kruz Igerabide idazle eta Galtzagorri elkarteko lehendakariak, Asun Agiriano Arrasateko Udal bibliotekako zuzendariak eta Izaskun Jauregi Galtzagorriko idazkari teknikoak hartu dute parte solasaldian.

Aurtengo Ikusi Mikusi Festibalaren PRO Egunean saio bana eskaini zuten Agirianok eta Igerabidek. Irratiko solasaldian, haur eta gazteen barre algarak esnatzen dituzten istorioak, haiek irri arazteko erabili daitezkeen baliabide literarioak, umore motak, HGLko umorezko liburuak eta umorearen funtzioa ere arakatu dituzte. Funtsezkoa baita umorea errealitatetik distantzia hartzeko. Umorea, azken finean, bizitzen jarraitzen laguntzen digun “tristura irribarretsua” besterik ez da, Igerabideren hitzetan.

Hemen entzun dezakezue osorik. Hilbeherako ilargia ezpainetan duzuela bukatuko duzue.