Hemeroteka


Compartir
2022-09-12

HGL Eskolan ikastaroari lotutako lehen Jardunaldiak egingo ditugu

HIru edizio egin ditugu jada Haur eta Gazte Literatura Eskolan ikastaroarenak. Ehundik gora ikaslek parte hartu du parte eta laugarren ekitaldiaren atarian Jardunaldi bat antolatu dugu orain artean ikastaroak izan duen eragina neurtzeko, neurtzerik badago, baita sortu diren egitasmo eta esperientziak trukatzeko. Horregatik jarri diogun azpititulua da: "Esperientziak partekatzen"

Ikastaroa EHUrekin lankidetzan antolatzen dugu Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren babesarekin. Jardunaldiak urriaren 1ean izango dira eta doan parte hartu ahal izango da. Donostiako EHUren kanpuseko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko I Eraikineko Gradu Aretoan egingo dugu, 09:30ean hasita 14:30ra arte

Jardunaldietan zortzi komunikazio entzuteko aukera egongo da. Komunikazio bana eskola-ziklo bakoitzeko (HH, LH, DBH), liburutegiak, eskola liburutegiak, sortzaileak... Lan-mahaiak ere osatuko ditugu. Baina, oraindik ez dizuegu dena kontatu nahi. 

Aurki irekiko dugu izen-emate bat toki muga dagoelako. Albiste hau datorrenaren zizka-mizka da.