Ekainaren 1ean, igandean, Gaztetxo Irakurzaleen I. Topaketa egingo dute Zarautzen. LH4, LH5 eta LH6ko ikasleek parte hartuko dute; hain justu, Zarautz, Oiartzun, Orereta, Berriz, Eibar, Elgoibar, Iurreta eta Oñatiko taldeetako gaztetxoek. Egun osoko egitaraua prestatu dute, 10:30ean hasi eta 16:30eak arte. Goizean tailerrak egingo dituzte non literaturaz eta testugintzaz arituko diren. Ondoren, elkarrekin bazkalduko dute eta arratsaldean ipuin kontaketa, jolasak eta abar izango dira.