Hemeroteka


Compartir
2023-04-25

Gaztelaniaz ari diren IBBYren adarrek HGLri buruzko 2. Mintegia antolatu dute

IBBYren Latinoamerika eta Karibeko adarrak eta OEPLIk haur eta gazte literaturari buruzko bigarren mintegia antolatu dute. Maiatzaren 16an eta 17an izango da, online eta doan, baina aurrez izena eman behar da hemen

Mintegian Latinoamerikako eta Espainiako profesionalek eta sortzaileek parte hartuko dute eta, besteak beste, honako gaiei buruz arituko dira: ahozkotasuna, HGL aldizkariak, kamishibai eta filosofia haurrentzat. Zenbait idazlek ere parte hartuko dute, tartean Yolanda Reyes SM saria irabazi duen kolonbiarra. (Ikusi programa osoa)