Hemeroteka


Compartir
2022-05-13

Eva Lindström-ek jaso du Astrid Lindgren saria

Eva Lindström idazleak eta ilustratzaileak jaso du aurtengo Astrid Lindgren saria. Egunerokoari heltzen dion artista da, eta aldi berean bizitzari buruzko gogoetak ematen dituena umorea eta absurdua erabilita. Saria berak jaso duela jakinarazi zuten martxoaren amaieran, baina orain sari-ematea egingo dutela iragarri dute. Maiatzaren 30ean izango da Stockholmen. Aurretik artistarekin elkartzeko topaketa antolatu dute, maiatzaren 24an izango da. Informazio guztia hemen.