Hemeroteka


Compartir
2024-01-18

Elena Odriozola Hans Christian Andersen Sarietako hautagaien artean dago

IBBY nazioarteko haur eta gazte liburuaren erakundeak Hans Christian Andersen sarietarako hautagaiak jakinarazi ditu gaur, eta Elena Odriozola ilustratzaile hautagaien artean dago. Sariak Nobel sarien ospea du haur eta gazte literaturaren esparruan eta hau ez da Odriozola hautagaien artean izendatzen duten lehenengo aldia. 

Hauek dira IBBYk izendatutako epaimahaiak, Odriozolarekin batera ilustrazioaren esparruan hautatutako artistak: 

  • Cai Gao (Txina)
  • Iwona Chmielewska (Polonia) 
  • Nelson Cruz (Brasil)
  • Sydney Smith (Canada)
  • Paloma Valdivia (Txile)

Hona aukeratu dituzten idazleak:

  • Marina Colasanti (Brasil)
  • Heinz Janisch (Austria)
  • Lee Geum-yi from (Koreako Errepublika)
  • Bart Moeyaert (Belgika)
  • Timo Parvela (Finlandia)
  • Edward van de Vendel (Nederland)

Bi irabazleak Boloniako Azokan jakinaraziko dituzte, apirilaren 8an. Epaimahaikideek aukeratutako artisten doaiak azpimarratu dituzte, besteak beste, haurren jakinmina pizteko doaia eta haurren begiradarekin bat egitekoa. 

Zorionak Elena!