Hemeroteka


Compartir
2022-11-14

Elena Odriozola Astrid Lindgren Memorialaren sarirako hautagaien artean dago

Elena Odriozola ilustratzaile donostiarra 2023ko Astrid Lindgren Memorial Award-a eskuratzeko hautagaien artean daude. Berriki zabaldu du erakunde suediarrak hautagaien zerrenda non mundu zabaleko 64 herrialdetako sortzaileak dauden, 261 ilustratzaile eta idazle. 

Saria 2002an sortu zuen Suediako gobernuak haur bakoitzari istorio on bat entzuteko eskubidea sustatzeko. Pipi Kaltzaluzeren sortzailearen izena eman zioten eta haur eta gazte literaturaren esparruan saririk potoloena ematen duena da: 5 milioi korona suediar.

Zorterik onena Elena!