Hemeroteka


Compartir
2022-11-09

Booktuberboom kedadak Abusuko gazteekin!

Bilboko Abusu Ikastolako gazteekin izan gara Abusuko Udal Liburutegian Booktuberboom_+ booktuber, bookstagramer eta booktoker kedadak egiten!

Azaroaren 9an, 15-16 urteko hainbat gazterekin izan gara ordubeteko saioetan liburuen influencerrei buruz eta booktube, bookstagram eta booktok fenomenoaz solasean: influencer ezagunenak deskubritzen, booktuber bat bilakatzeko pausuak ezagutzen, grabazio eta edizio aholkuak edota TikTok eta Instagramera igotzeko liburu interesgarri batzuk elkarri partekatzen. Horrez gain, taldeka booktubeak sortzeko tartea ere izan dute gazteek.

Animatuko al dira haiek ere Youtuben, Instagramen eta TikToken euskarazko libururen bat gomendatzen? Azaroak 25a bitarte jakingo dugu hori, orduan amaituko baita lehiaketan parte hartzeko epea.

Jada hasi gara booktubeak jasotzen! Momentuz Gasteiz ingurutik eta Lezotik iritsi zaizkigu. Horietako batzuk publiko egin dute haien bideoa eta beste batzuk epaimahaiak bakarrik ikusteko aukera hautatu dute. 

Gogoratu, azkenik,  Booktuberboom_+ saioa ikusi dezakezuela Youtuben! Booktube, bookstagram edota booktok fenomenoei buruzko informazio guztia gure blogean topatu daiteke. Bertan topatuko dituzue, halaber, lehiaketan parte hartzeko oinarri eta formularioak. Eman “like” eta parte hartu gure lehiaketan!