1999an argitaratu zen Behinola aldizkariaren lehenengo zenbakia eta, ordutik, 52 zenbaki kaleratu ditugu. Hamaika ilustratzaile, sortzaile, elkarrizketatu, aditu, aritu, jakintza eta ahots bildu ditugu 52 zenbaki horietan, eta bidean da jada 53.a sorpresaz eta kolorez beterik.
27 urteetako ibilbide oparoak sare sozialetan erakusleiho propioa behar zuela uste genuen, norberaren etxeko apalez harago doan erakusleihoa. Horrexegatik, Behinolaren zenbaki guztiak bilduko dituen Instagram kontua argitaratu berri dugu. Bertan, zenbaki guztiak, banaka-banaka, Atik Zra eta 1etik 52ra daude.
Ez galdu, jarrai gaitzazue eta zabaldu ezazue lau haizeetara. Ez dadila haria eten!