Marrazioak, ilustratzaileei eskainita antolatzen dugun tailerraren 17. edizioan Herensugeak eta dragoiak. Beldurretik jolasera gaia lantzen ari dira parte hartzen ari diren 10 ilustratzaileek Juan Kruz Igerabide idazlearen eta Maite Gurrutxaga ilustratzailearen gidaritzapean. Egunotan, Igerabidek dragoien eta herensugeen sinbologiaz hitz egin digu, ipuinak kontatu dizkie eta kultura ezberdinetan nolako errepresentazioak egin dituzten azaldu die. Gurrutxagarekin liburuak egituratzeko estrategiak landu dituzte, eta arratsaldeko praktikak gidatu ditu. Atzo, esate baterako, Tapakia (Erein, 2025) sortu duen azken albumaren zirriborrak eta gouache originalak erakutsi zizkien, eta proiektuaren eta teknikaren prozesuez hitz egin zien.
Tailerrak gaur eta bihar jarraituko du Donostiako Undermount elkartean.