Hemeroteka


Compartir
2023-03-29

Anjel Lertxundi Gonagorri podcastaren atal berrian

Bueltan gatoz Gonagorri podcastarekin. Hamazazpigarren atala dugu eta urte osoan zehar beste zazpi pieza egingo ditugu. Oraingoan Anjel Lertxundi entzuteko aukera izango duzue. Zeri buruz? Haur eta gazte literaturan izurrite bihurtu den zuzentasun politikoaz eta zentsuraz hitz egitera joan ginen, baian solasaldiak gehiagorako eman, eta Lertxundiren begi humanistek gure gizartearen irudia ekarri digute, haurrak ardatz hartuta betiere. 

Kontaketarekin Juan Kruz Igerabidek lagundu digu, bere Oporraldi bat baserrian (Alberdania, 1996) liburuaren pasarte bat irakurri digu; beharbada egun zentsuratuko luketena.

Lore Agirrezabalek Roal Dahl-en Errima errebeldeak (Begiko, 2018) iruzkindu du.

Concceta Probanzaren ilustrazioak jantzita gatoz eta Maite Mutuberriaren Gona abestiaren doinuarekin. 

Ez galdu!